Letrak kolokan berriz? - HAL-SHS - Sciences de l'Homme et de la Société Accéder directement au contenu
Autre Publication Scientifique Elinberri Année : 2019

Letrak kolokan berriz?

Résumé

Artikulu honetan globalizazioaren aurrerakadari begiratuko diogu, geure moduko gizakiaren aldetik. Izan ere, XX. mendean AEB hurbilagoa egin zitzaigun europarrei, besteak beste Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Ameriketatik ekarri ziren tramankulu intelektualen artean, pentsamendu positiboarena izan zen bat; beste zer batzuk ere inportatu ziren: Fred Astaire, "chewing-gum", Marilyn Monroe, Elvis Presley, "peanut butter", Carlitos eta Snoopy… bakar batzuk aipatzearren. Europa zahar honetan, bote prontoan esanda, bestelako modak genituen: absurdoaren antzerkia, existentzialismoa, pertsonalismoa, eta Espainia frankistan, neoklasizismoa. Gogoratu ditzagun gizarteko bestelako mitologia-itemak zein izan ziren: Tourra, Seat 600, bikinia, telebista, etab. Horra arte sarrera: baina zer dela eta psikologia positiboak egin duen gorakada azken aldi honetan, Mendebaldeko herrialdeetan, behinik behin? Izan daiteke, akaso, psikologiaren gorakada zabalaren barneko fenomeno bat. Arte tradizionalek (literatura, arte plastikoak…) betetzen zuten tokia murriztu egin da, dagoeneko, itxura batean. Arthur Schopenhauerrek gogokoa zuen artea iraganeko edergailua bihurtu ote da?; filosofoaren ustez, artea zen bizitza zentzuz eta taiuz eramaten laguntzen zigun baliabide nagusietako bat, bizimodu latzari aurre eginda. Psikologiaren auzia dela eta, dramatiko jarrita, esango dugu gizarte berriak atomoak behar dituela, hau da, gizaki atomizatuak: hiritar noranahi, nonahi eramangarriak estandar orokor baten barruan, sustrairik gabeak, eredu globalizatzaile eta neoliberal baten eredura. Agustín García Calvo filosofoak aspaldi iragarri zuen estatuak bere asmoak aurrera atera ahal izateko banako lokabeak behar dituela. Delako psikologia positiboak mugatu ditzake gizartearen eta giza taldeen eraginkortasuna. Agian komeniko litzateke psikologia soziologiarekin orekatzea. Hau da, psikologiaren ahuleziak soziologiaren indar guneekin orekatu. Ez dirudi ausartegia esatea psikologia positiboak mugatu egin duela literaturaren eremua ere, nolabait iragazita literaturak zuen eskumena sentimenduen adierazpenean eta diziplinartekotasunean. Kinka larria: lan bila bazoaz, jarrera positiboa erakutsi ezazu. Hala ere, kontsumitzaile automata baino zer edo zer gehiago izan gura baduzu, kontuan izan denetariko arte-produktu autoktonoak ohiko autolaguntza amerikarreko produktuak baino hurbilagoak eta eraginkorragoak, zerrenda oparo eta ederrean; eralgi sos horiek modu burutsuan.

Domaines

Littératures
Fichier principal
Vignette du fichier
Letrak kolokan berriz.pdf (71.93 Ko) Télécharger le fichier
Origine : Fichiers produits par l'(les) auteur(s)

Dates et versions

artxibo-02294173 , version 1 (30-09-2019)
artxibo-02294173 , version 2 (13-05-2020)

Identifiants

  • HAL Id : artxibo-02294173 , version 2

Citer

Aitor Ortiz de Pinedo. Letrak kolokan berriz?. 2019. ⟨artxibo-02294173v2⟩
117 Consultations
57 Téléchargements

Partager

Gmail Facebook X LinkedIn More