Euskara unibertsala (Elinberri blogean) - HAL Accéder directement au contenu
Pré-publication, Document de travail Année : 2020

Euskara unibertsala (Elinberri blogean)

Résumé

Kontu jakina, da, baina euskara kultura-tresna eraginkor gisa irauanarazteko premia dago etengabe. Euskaldunak arrisku bat daukagu, gure partikularismoan itota geratzea: identitate berriak sortzeko premian gaude. Hala ere, globalizazioaren garaian oreka berria aurkitu behar dugu lokalaren eta globalaren artean. Kike Amonarrizek azken liburuan euskalgintzaren impassea azpimarratu du. Historian zehar olatu globalizatzaileak izan dira, etengabe, orain artekoan ere. Bernard Etxeparek inprentaren zabalkundeari erantzun zion. Joanes Leizarragak protestantismoa etxekotu zuen. Euskalerriko adiskideek Ilustrazioa inportatu zuten (Juan Antonio Mogel, etab.) Jose María Iparragirrek ere bertsolaritza apala osatzeko saio arrakastatsua egin zuen, eta musika jasoaren baliabideak euskarako kantetan erabili zituen. Iparragirrerena da Eman eta zabal ezazu munduan fruitua goiburua. Xenpelarrek baserritik erantzun zion. Ziur aski, bi langintzak beharko dira, hala jasoa nola basikoa. Gerora, Orixek Proventzari mailegatu zion idazlan unibertsal bat egitearen irtenbidea hizkuntza sustatzeko, eta Euskaldunak sortu zuen, euskaldunen freskoa. Arrakasta ez zen hainbestekoa izan, besteak beste 36ko gerraren ondorenengatik. Errepublika garaian uste zuten literatur maisu-lan batek euskara salbatzeko modua zela; Fréderic Mistralek Mireio idatzi zuen, Orixek euskaratua bide horretatik. Okzitania sustatzeko ahalegina egin zuen Mistral Nobel Sariak, baita Pariseko parlamentuan ere. XX. mende hasierako jeltzaleek Irlandaren eredua hurbiletik aztertu zuten erlijioa eta burujabetasuna lotzen zituelako, bereziki Jagi-jagi erakundeko partaideek. Francoren garaian, Argeliako eredua ere mailegatu zen. Frantz Fanon eta Albert Memmi ere gureganatu genituen: Txillardegik Kolonizatuaren ezaugarria izenburuarekin euskaratu zuen Memmiren frantsesezko lana. Txillardegik Austriako marxismoa (austromarxismoa) hobetsi zuen bizitzako azken urteetan, hau da, Mendebaldeko gizartearekin adosgarria izan zitekeen erreformismo soziala.
Fichier principal
Vignette du fichier
Euskara unibertsala.pdf ( 402.15 Ko ) Télécharger
Loading...

Dates et versions

halshs-02572853, version 1 (13-05-2020)

Identifiants

  • HAL Id : halshs-02572853 , version 1

Citer

Aitor Ortiz de Pinedo. Euskara unibertsala (Elinberri blogean). 2020. ⟨halshs-02572853⟩
59 Consultations
14 Téléchargements
Dernière date de mise à jour le 07/04/2024
comment ces indicateurs sont-ils produits

Partager

Gmail Facebook Twitter LinkedIn Plus